XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) normalean mugimendu artistikoen edo artista bakoitzaren gaitasunaren ahultze-prozesua dela ulertzen da.

Barrokoa, adibidez, askotan Errenazimenduaren gainbeherada gisa ulertu da, eta beste aro askori ere horixe bera gertatu zaio.

Normalean artearen tratamenduan aurkariak lotzen badira ere sortzeko une positiboa eta aurrez aurre errepikatzeko une negatiboa (klasiko/barrokoa bikotea) Oteizak beste biei esanahi osoa ematen dien hirugarren elementua sartzen du.

Izan ere, hirugarren unean ebazten dira: arte garaikidea eguneroko bizimoduan (arlo politikoan) txertatuta urtu egiten da.

Oteizarengan artearen interpretazio ziklikoa dago, neurri batean Nietzschek denbora ziklikoaz eta beste baten mesedetan kultura tradizionala gainditu beharraz dituen teorien antzekoa delarik.

Oteizaren alderdi honetan oinarrizkoa den gai bat ere, artearen heriotza aipatu beharra dago.

Lehen aipatua dugu baieztapen honek jatorria Hegelengan duela, baina gero esanahi-sorta bat lortzen du eta beti ez da Hegelek emandakoarekin bateragarri.

Marchan Fizek, esaterako, oso talde artistiko desberdinak aipatzen ditu, zeintzuek beti bateragarriak ez diren ikusmoldeez bultzaturik artearen esanahiaren deuseztapena iragartzen baitute.

Dadaismoak, konstruktibismoak edo neoplastizismo holandarrak, adibidez, oso arrazoi eta interes desberdinak medio, Hegelen enuntziatu hau kontutan hartzen dute.

Hala ere, iharduera artistikoa baino lehenagokoa eta geroagokoa finkatzeko ahalmena kulturan mugarria da; gure kulturako artearen errealitateaz galdera egin eta definitzen duen elementua.

Horregatik XX. mendeko artistek ezin dute alde batera utzi.